Gipuzkoako Emakume arkeologoak erakusketa Hernanin

12
ekaina 2025
Osteguna
29
abuztua 2025
Ostirala

Ordua

Tokia

Kulturarteko plaza feminista (Florida Auzoa, 28, 20120, Hernani)

Salneurria

Doan

Abuztuaren 29ra arte Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan ikusgai egongo da erakusketa. 1903tik gaurdaino emakumeek Gipuzkoan ikerketa arkeologikoen esparruan egin duten lana bistaratu eta lan horri balioa ematea da bildumaren helburua. Oiasso museoak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean ondutako erakusketa da, eta Arkeologoak izeneko liburu batek eta hainbat bideok osatzen dute proiektua.