Giza Eskubideei eta Giza Akzioari zuzendutako Auzitegiko Arkeologia eta Antropologiaren ekarpenei buruzko ikastaroa

Antropologia

Asteartea, 2015eko uztailaren 7a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Auzitegiko Antropologiaren garapena Auzitegiko zientzietan protagonismo handia hartu du azken urteotan, bereziki jarraipen sozial handia izan duten gertaera gogorrak direla eta. Seguraski arrazoi honengatik ikasle asko dago diziplina ezberdinetan ibiltzen den zientzia honetan formakuntza jaso nahi dutenak. Nazioarteko esparruko organizazioa eta honen erabilera orokorrean ezezagunak dira.

Atzo eta gaurko jardunaldietan Unibertsitate anitzeko ikasleak, Medikuntza, Antropologia eta Zuzenbide Zientziaetan adituak Donostiako Miramar Jauregian egiten diren UPV/EHUko Udako Ikastaro europarretan hartu dute parte.

Ikastaro honetako hizlarien artean, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko kide den Morris Tidball Binz, Fernando Serrulla Rech, Galiziako Auzitegiko Medikuntza Institutuko kidea, Jose Luis Prieto Carrero, Madrilgo Auzitegiko Medikuntza Institutuko kidea, Miguel Botella, Granadako Unibertsitatea eta Jorge Lopez, Habanako Medikuntza Unibertsitatetik elkartu dira. Ikastaroa Francisco Etxeberria, Aranzadiko Presidenteak zuzentzen du eta gaur Chilen Auzitegiko Antropologiaren inguruan bizitako ezperientziaz mintzatu da.


Miramar Jauregiko Aretoa

IKASTAROAREN INFORMAZIOA

Zuzendaria: Francisco Etxeberria Gabilondo, Odontologia eta Medikuntza Fakultatea Donostia / San Sebastián. UPV/EHU. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia / San Sebastián.

Laguntzaileak: Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordea, Espainiako Antropologia eta Auzitegiko Odontologia Elkartea, UNED - Memoria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zentrua (CIEMDH)eta Aranzadi Zientzia Elkartea