Herramélluriko Ingurugiroaren IX. Jardunaldiak Errioxako ornogabeetan oinarritzen da

Entomologia

Osteguna, 2015eko uztailaren 30a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

ZERYNTHIA elkarteak egin duen Mariposas un universo de color izeneko argazki erakuketarekin inauguratuko da Jardunaldia. eta Herramélluriko anbulategian egongo da ikusgai abuztuaren 4tik 9ra. 16:00etatik 20:00ra.

Lehendabiziko hitzaldia “Las libélulas y caballitos de agua de La Rioja. Una forma atractiva y sencilla de acercarse al universo de los insectos”, ADEMAR Rioja Zalandrana Odanotologiako talde batek aurkez tuko du abuztuaren 6ean 19:00etan.


Erakusketaren argazkia

Ostiralean, abuztuaren 7an ekintzaz beteriko eguna izango da, egun horretan bertan sentsibilizazio eta heziketa ekintza ezberdinak egingo direlako, eta bi tailer programatu dira, bat 16:30etan 3-6 urteko umeentzat zuzenduta eta beste bat 17:15etan, 7-15 urteko gazteei zuzenduta.

Gero bi hitzaldi egingo dira:Las mariposas y la importancia de su conservación” 19:00etan , eta bigarrengo bat “Las mariposas nocturnas, las grandes desconocidas” 20:15etan.

Bukatzeko, eta beti ere eguraldiaren arabera, gau irteera bat egingo dugu tximeletak behatzeko asmoarekin. Jardunaldi hauek Libia Herriko Giza Kultural Elkarteak eta Errioxako Ikasketa Institutuak antolatzen dituzte. Ingurumen hezkuntzan oinarritutako ekimenak Errioxa Gobernuko Nekazaritza, Abelzaintza eta Ingurumen Kontseilaritzak diruz lagundu du (Orden 2/2013, de 31 de enero de 2013) .

Antolakuntza eta koordinazio lanetan Aranzadi Zientzia Elkarteak parte hartu du.