Hezegune txikiak sendotzeko hainbat auzolan antolatu ditu Aranzadik
Asteartea, 2019eko otsailaren 12a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Ekintzak, sarri baztertuta edota aintzat hartu gabe izan ditugun habitatean ezarriko dute arreta: hezegune txikietan. Guztira auzolanetan lau putzu berri sortuko dira: horietatik bi Navaridasen, beste bat Elgoibarren eta azkena Berrizeko baratza parkean. Baina jardunaldi guztiak ez dira putzu berrien sorreran oinarrituko, dagoeneko existitzen diren lau putzu kudeatzeko lanak gauzatuko dira: Ametzagainako parkeko bi putzu hesituko dira, Lezon Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuan dagoen putzu baten itxitura berrituko da eta azkenik Ulian berriki sortu den putzu ingurua naturalizatzeko zuhaixkak landatuko dira.
Auzolan jardunaldiak, gehienbat anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzetan oinarrituko diren dibulgazio ekintzekin osatuko da. Erakusketa zein mendi irteerak gauzatuko dira adituen bidez gidatuak, tailerrak edota Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatzen duen eta jendearen parte hartze aktiboa eskatzen duten egitasmoen inguruko hitzaldi informatiboak gauzatuko dira. Ekintza hauetan parte hartzeko aurrez izen eman beharko da, jarraian dagoen estekaren bidez https://bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
Auzolanei buruzko informazio gehigarria