Biografia
Biologia ikasketak 2003an amaitu eta gero bere doktoretza tesia defendatu zuen 2009an Euskal Herriko Unibertsitatean, “The order Cantharellales in the Iberian Peninsula and the Balearic Islands” izenburupean. Denbora gutxiren epean kontratu postoktoral bat eskuratu zuen Estokolmon (Suedia) dagoen Naturthistoriska Riksmuseet (herrialde hartako natur-zientzi museorik garrantzitsuena) eta ia hiru urtez han egon zen. Alcalá de Henares-ko unibertsitatean (Espainia) urtebeteko beste kontratu postdoktoral bat eskuratu zuen geroxeago. Honen ostean Upsalako Unibertsitateko (Suedia) kriptogamia herbarioko (onddo, alga eta goroldio kolekzioen arduradun gisa) kontserbadore lanean jardun zuen 7 hilabetez. 2014tik aurrera, Sueziako Taxonomia agentziak emandako bi proiektu eskuratu zituen, Typhula eta inguruko zenbait generoren ikerketan jarduteko. 2017az geroztik Rey Juan Carlos unibertsitatean (Espainia) irakasle bezala dihardu eta bi Cantharellales ordena gai nagusitzat daukaten bi ikerketa proiekturen zuzendari da, hauetako bat Espainiako "Ministerio de Ciencia e Innovación” delako erakundearen bidez lorturiko diru-laguntza izaki. Eraberean, azken urteotan "The Global Fungal Red List Initiative” mugimenduaren kide da eta onddo mehatxatuen inguruan ere lanean dihardu, eta beraren lanari esker IUCNk zenbait onddo-espezie bere espezie mehatxatuen zerrendan onartu ditu. Iberiar Mikologia elkarteko lehendakaria ere bada.