Igande honetan auzolan ekintza antolatu da Jaizkibeleko Torreazpi putzuan
Osteguna, 2019eko martxoaren 7a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Auzolana igande honetan, martxoak 10an izango da, 10:00etan, Jaizkibeleko goiko kantinako aparkalekuan hasi (Pasaiako kantina ez Hondarribikoa) eta aurten egin diren basolanen inguruko azalpenak emango ditu basozain batek dorrerako bidean. Dorretik putzura gerturatuko dira auzolan honetako partehartzaileak eta bertan hobekuntzak egingo dituzte; hesia berritu eta bertako zuhaixkak landatuko dira auzolanaren bitartez. Jardunaldiaren aurretik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek garbiketa lanak egingo dituzte putzu inguruan, eremua seguruagoa izan dadin. Aurre ikusten da auzolanak 13:00ak aldean bukatzea eta amaieran kantinan mokadutxo bat izango da partehartzaile guztientzat.
Lehen esan bezala, ekintza hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, jarraian dagoen estekaren bitartez: