II Euskal Kongresu Ornitologikoa
Asteazkena, 2019eko urtarrilaren 23a — CEST
Irakurketa: 4 minutu
Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, II Kongresu Ornitologikoa burutuko da Gasteizen datorren otsailaren 22-24 artean. Dagoeneko irekita dago izen-ematea eta aurkezpenak egiteko aukera ere badute parte-hartzaileek. Behin-behineko egitaraua ere argitaratu da eta informazio osagarria lortu ahala orrialde honetan bertan joango gara osatzen.
Kongresuko ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria prezioaren barruan daude. Larunbat gaueko afaria Olarizu jatetxean izango da eta 30 euro balio ditu. Edozein intolerantzia edo alergia baduzu, jakinarazi izena ematean, mesedez, info@ornitologia.eus helbidean. Menua:
Lekua eta eguna
- Noiz: 2019ko otsailaren 22-24 artean.
- Non: Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
- Egitaraua: Behin-behineko egitaraua.
Komunikazioak eta posterrak
- Kongresuan komunikazioren bat edo posterren bat aurkeztu nahi duenak, formulario honen bidez egin dezake eskaera,
- Aurkezpenak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahalko dira.
- Epea: abenduaren 31 (ADI! LUZAPENA urtarrilaren 15 arte).
Izen-emateak
- Kongresurako izen-ematea dagoeneko irekita dago eta formulario honen bidez egin dezakezu. Prezioak:
- 40 euro (urtarrilaren 15 arte)
- 60 euro (urtarrilaren 15 ondoren)
- Larunbat gaueko afaria, 30 euro (Olarizu jatetxean).
Afaria
Kongresuko ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria prezioaren barruan daude. Larunbat gaueko afaria Olarizu jatetxean izango da eta 30 euro balio ditu. Edozein intolerantzia edo alergia baduzu, jakinarazi izena ematean, mesedez, info@ornitologia.eus helbidean. Menua:
- Foie-a irasagarrarekin, mamia moussearekin eta arto-hautsarekin.
- Brie gazta eta ahate urdaiazpiko entsalada, mahaspasa eta intxaur binagretarekin.
- Atuna plantxan barazkiekin eta soja mahonesarekin.
- Azpizun iberiarra perretxikoekin, gaztaina purearekin eta koñak saltsarekin.
- Txokolate zuri eta laranjazko tarta mugurdi izozkiarekin.
Antolatzaileak
- Euskal Batzorde Ornitologikoa (EBO)
- Ataria – Vitoria-Gasteizko Udala
Laguntzaileak
- Aranzadi Zientzia Elkartea
- Arabako Aldundia
- Vital Fundazioa
- Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila
- BasqueTour (Eusko Jaurlaritza)
Batzorde Zientifikoa
- Dr. Juan Arizaga, Sociedad Ciencias Aranzadi
- Dr. Iván de la Hera, Universidad College Cork
- Dr. Aitor Galarza, Diputación Foral de Bizkaia
- Dra. Maite Louzao, AZTI-Tecnalia
- Dr. Javier Rodríguez, Sociedad Ciencias Aranzadi
- Dr. Jabier Zabala, Universidad de Florida
- Dr. Iñigo Zuberogoitia, Icarus, Estudios Medioambientales
Batzorde Antolatzailea
- Juan Arizaga
- Gorka Belamendia
- Maite Laso
- Asier Sarasua