Biografia
Lehen Hezkuntzako irakasle erretiratua, argazkilari naturalista.
80ko hamarkadaren hasieran, naturarekin lotutako argazkilari gisa eman zituen lehen urratsak. Hamarkada haren amaieran, bere jarduerarako metodo odolgabeak erabilita, lepidopteroak eta odonatuak bakarrik ikertzeaz eta haiei argazkia ateratzeaz arduratu zen. 2006an sartu zen Aranzadi Zientzia Elkartean argazkilaritza naturalistaren eta landa-lanean zuen esperientziarekin eta bere jarduerarekin laguntza emateko asmoz. Plaiaundin eta Gasteizko Eraztun Berdean odonatuen jarraipena egiteko programak koordinatu ditu.
Ibilbidea
- 1981-2006
Landa-jarduera eta militantzia maila pertsonalean erakunde kontserbazionistetan eta ekologistetan. - 1983
Diplomatura irakasle-ikasketetan, giza zientzien espezialitatean. - 1989
Diplomatura gorputz-hezkuntzan (SHEE). - 2006
Aranzadin sartu zen. - 2007-2017
Txingudi-Jaizubia KBEn odonatuen jarraipena egiteko programaren koordinatzailea. - 2021
Gasteizko Eraztun Berdean odonatuen jarraipena egiteko programaren koordinatzailea.