INBIOPYR, klima-aldaketak Pirinioetako faunan dituen ondorioak monitorizatzeko proiektua
Ostirala, 2024eko uztailaren 5a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Pirinioen bi aldeetako erakundeak uztailaren 3an bildu ziren Jakan, OPCCren egoitzan, Interreg POCTEFA INBIOPYR proiektuari hasiera emateko asmoz. Pirinioetako faunan klima-aldaketak dituen ondorioak monitorizatzeko ekintzak proposatzen dituzten erakundeen arteko aliantza da inbiopyr.
Proiektu honek Interreg POCTEFA programaren finantzaketa jasotzen du, eta helburu nagusia faunari buruzko datuen bilketa bateratuan laguntzea da, baita klima-aldaketarekiko sentikorrak diren Pirinioetako espezieen garrantzia neurtzen duten adierazleak garatzea.
Proiektu hau hiru ekintza nagusiren inguruan garatzen da. Lehenik eta behin, datu-bilketa. Bilketa horrek espezie horien mugaz gaindiko monitorizazioa hobetzen laguntzen du. Bigarrenik, adierazleak sortu behar dira, klima-aldaketarekiko sentikorrak diren fauna-espezieen parametro ekologikoetan adierazleak sortu, alegia. Hirugarrenik, Pirinioetan klima-aldaketaren aurkako borrokan erantzukizuna eta eskumena duten eragileei informazioa transferitzea.
Bileran honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartu zuten:
- Aranzadi Zientzia Elkartea.
- Ordesa Viñamala Biosfera Erreserbaren Partzuergoa.
- Institut Català de Ornitologia.
- Ligue pour la Protection des Oiseaux - Délégation Territoriale Aquitaine.
- Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia.
- ANA-Conservatoire de Espaces Naturels Ariège.
INBIOPYR proiektua (EFA 20/01), 1.339.021,92 €-ko kostuarekin, Europar Batasunak % 65ean kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.