Indarrek iragana eta etorkizunari buruz gogoeta egin du liburu batean, bere 75. urteurrenean

Arkeologia

Ostirala, 2017eko apirilaren 7a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Olanok zuzendaritza eta langile talde osoa zoriondu ditu konpainiaren urteurrenarengatik eta "Indar energiaren alorrean mugarri bilakatzeagatik". Izan ere, Aldundiaren alor estrategikoetako bat alor energetikoa da; hori dela eta, "Indarren historia eta arrakasta eredugarriak dira alorraren etorkizunerako eta gure apustuen diseinurako", onartu du Olanok. Diputatu nagusiak azpimarratu nahi izan du Indar-ek Gipuzkoako ehun industrialaren garapenean izan duen rol garrantzitsua, "lanpostuak eta kalitatezko produktuak eskainiz". Halaber, Indar-ek teknologiarekin I+Grekin eta dibertsifikazioarekin duen konpromisoa aitortu du: "apustu horiei bidez, Indar eta Gipuzkoa enpresa eta lurralde lehiakorragoak dira".

Bestalde, Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak bai eskualdeari, bai Beasaini liburuak egiten dien ekarpena azpimarratu du. "Bertako izaera aldarrikatzen du, deslokalizazioaren mehatxuaren aurrean", gehitu du. Orobat, Aldasorok enpresaren tokikotasuna eta udalerriarekin beti izan duen konpromisoa eskertu ditu. Gainera, gogora ekarri ditu enpresak azken hamarkadetan bizi izan dituen urte on eta txarrak, eta ziurtatu du "Udalak beti lagunduko duela, bere esku dagoen guztiarekin, Beasaingo enpresek funtzionatu dezaten".

Indar-en eta bertako langileen ordezkaritzan, Alex Belaustegik erakunde eta elkarteen lankidetza eskertu du konpainiaren urteurrenean. Orobat, Javier Barajas liburuaren egilearen lana txalotu du kontseilari delegatuak, "duen interesagatik, proiektuan murgiltzeagatik eta burutu duen lan bikainarengatik". Etorkizunari begira, Belaustegik esan du Indar-ek zenbait erronka dituela; eta haiei aurre egiteko "enpresa eta langileak ederki prestatuta daude", esan du. Produktuen dibertsifikazioa, merkatu berriak bilatzea eta inbertsio teknologikoa, horra garatu beharreko alderdi batzuk, Belaustegiren esanetan. Aldi berean, bermatu du lan egiten dutela produktuei beti balio erantsi bat emateko eta bezeroen beharrak asetzeko.

Azkenik, Javier Barajasek aitortu du Goierriko eta Gipuzkoako enpresarik garrantzitsuenetako baten nondik norakoak kontatzea erronka bat izan dela beretzat. "Helburua da kontaketa zehatz bat egitea, objektiboa eta oso bisuala, Indar-en historiaren inguruan, historian eta Gipuzkoako industriaren aurrerapenean interesa duen irakurleentzat", adierazi du Barajasek. Egileak azaldu du guztira 300 orrialde dituela liburuak euskaraz eta gaztelaniaz. Bertan enpresarekin harremana duten dozenaka elkarrizketa agertzen dira, eta haien lekukotza baliotsuek ehunka pasarte bitxi eta interesgarri ekartzen dituzte. Azpimarratu du, halaber, liburuan argazki ugari daudela, 500 bat. Argazki hauek Gure Gipuzkoa web gunean ikus daitezke.