Indusketa kanpaina Zalduan
Astelehena, 2022eko apirilaren 25a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Zalduako ikerketa lanek aurten ere ez dute etenik izan eta pasa den egunetan astebeteko indusketa kanpaina egin berri dugu. Eguraldia lagun izan ez bada ere 6 pertsona inguruko boluntario taldeak parte hartu du bertan. Ekimena EHU/UPV, Auritz/Burgueteko Udala eta Zazpeko herriaren laguntzari esker gauzatu ahal izan da.
Azken urteetako indusketa kanpainak termagunean zentratu diren arren, oraingo honetan, Pirinioetan kokatutako erromatar garaiko hiri honetako beste eremu bat izan da aztergai.
Kanpainan zehar laukizuzen formako harrizko egitura bat azaleratu da eta geofisikako miaketek erakusten dutenaren arabera forma bereko multzo handiago baten parte izango litzateke.
Oraindik garaiz da gune honek beteko zuen funtzioa ezagutzeko, topatu diren materialen ikerketa egitea falta baita horretarako. Hala ere, lehen hipotesiek pertsonek edo animaliek ostatu hartzeko gunea izan zitekeela iradokitzen dute.
Indusketa burutu eta aurkikuntzen erregistroa egin ostean, egitura berriz ere lurrez estalia izan da, inguru honetan bazkatzen duten abeltzainei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko helburuz.