Inguruko polinizatzaileak ezagutzen dituzu? Lagundu bakoitzaren izena jartzen

Entomologia / Hiritar zientzia, Polinizatzaileak

Astelehena, 2024eko maiatzaren 20a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Polinizatzaileak greban - #polenbila

Bigarren urtez, Entomologia Sailak #polenbila herritarren zientzia-kanpaina abiarazi du. Kanpaina horretan polinizatzaileak dira protagonistak, bizilagun ñimiñoak dira. Parke eta lorategietan gurekin bizi direnak, baina askotan oharkabean pasa daitezke.

Herritarrek euren sare sozialetara igotzen dituzten behaketen bidez, polinizatzaileen inguruko datu interesgarriak izan ditzakegu, baita jendeak polinizatzaile baten inguruan daukan pertzepzioa atzeman ere. Ezagutzen al dituzu polinizatzaileak?

Horregatik, maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitartean, Twitter eta Instagram bidez igo ahal izango dira #polenbila traola duten polinizatzaileen argazkiak, eta gure entomologoek informazioa emango digute zer polinizatzaile mota erretratatu dugun jakiteko. Parte hartzeko argazki bat egin behar da ahalik eta hurbilen. Erraz izutzen dira! Baina hori garrantzitsua da zer polinizatzaile mota den jakiteko, eta, beraz, pazientzia izan, zoomari eman eta bere xehetasunak ondo enfokatu.

Adi! Aurten, berrikuntza gisa, polinizatzaileen argazkiek ere parte hartu ahal izango dute #polenbila argazki lehiaketan. Parte hartzeko, sartu esteka honetan eta igo zure argazkirik onena.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

#polenbila kanpainak eta argazki-lehiaketak Eroskiren Zentimo Solidarioen Programaren laguntza eta finantzaketa dute, Worldcooren bidez.

¡PARTE HARTU!