Boluntariotzarako programa
Ordua
Tokia
Urdaibai Bird Center
Salneurria
Doan
Urdaibai Bird Centerren 2022ko uda honetan ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu.
Txandak:
- Ekainak 1 – Ekainak 30
- Ekainak 1 – Ekainak 15
- Ekainak 15 – ekainak 30
- Uztailak 1 – uztailak 31
- Uztailak 1 – uztailak 15
- Uztailak 15 - Uztailak 31
- Abuztuak 1 – abuztuak 31
- Uztailak 31 - Abuztuak 15
- Abuztuak 15 - Abuztuak 31
- Irailak 1 - Irailak 30
- Irailak 1 – Irailak 15
- Irailak 15 – irailak 30
Boluntariotza-programa honen helburua ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan pertsonak prestatzea eta heztea da, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten.
Boluntarioek funtsezko eginkizun hauek izango dituzte:
- Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
- Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak.
- Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
- Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea.
- Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.
Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:
- Zergatik parte hartu nahi den.
- Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean.
- Jendearen arretako esperientzia.
- Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa).
- Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.
Kanpainan parte hartzen duten pertsonek Urdaibai Bird Centerren instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan etorriak boluntarioaren kontura izango dira.
Zentroaren inguruan, gainera, aparteko edertasun- eta berezitasun-lekuak bisita daitezke:
Santimamiñeko haitzuloa, Ogoñoko kostaldeko itsaslabarrak, Laidako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak…
Interesdunek inprimaki hau bete beharko dute: http://www.birdcenter.org/es/formulario-voluntariado-ubc
Izena emateko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta ekainaren 11n jakinaraziko zaie hautatuei.