Iragana ilustratzen

2
ekaina
Ostirala
20
abuztua
Igandea

Ordua

Tokia

Laboratorium (Bergara)

Salneurria

Doan

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Laboratorium Bergara Zientzia Museoak, Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean, Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketa jarriko dute ekainean BErgarako Laboratorium museoan.

Erakusketan, Mauricio Antonen lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahal da.

Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketak mundu osoko museoetan esposizioak egin dituen ilustratzaile paleontologikoaren lanak biltzen ditu. Erakusketa osatzen duten olio-pintura, marrazki, eskala handian egindako erreprodukzio digital, bideo eta fosilekin bisitariak iraganeko bizidunak eta haien ingurua nolakoak ziren ezagutu ahalko ditu. Horretaz gain, ilustratzaile paleontologikoaren lanaren prozesu zientifikoa nolako den ere ikusi ahal izango du.

Paleoartean autore garrantzitsua bilakatu den Antonek Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta BBCrekin eta National Geographicekin lankidetzan aritu da dokumental paleontologikoak produzitzen. 2006an, Society of Vertebrate Paleontologyren Lanzerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an, berriz, G. Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn.