Bisita gidatua

Arkeologia / Paisaia kulturala

Jarraitu bideari! Ibilaldia Omako kultur paisaian

6
urria
Igandea

Ordua

11:00

Tokia

Santimamiñeko aparkalekuan (Bizkaia)

Salneurria

Izena Eman: 946 255 053; udala@kortezubi.eus

Abiadura eta distantzia handien aroan bizi gara, baina begibistan ditugu beste mundu baten aztarnak: herriak eta auzoak, baserriak, errotak eta burdinolak; baita lurraldea zain-sistema batek bezala zeharkatzen duten bide-sarea ere. Ibilaldi honetan Oma auzoan barneratuko gara antzinako bideari jarraiki, Kortezubiko landa-gizartearen mikrokosmos hori ezagutzeko.

Bidea izango dugu ardatz, iraganeko izenak, ofizioak eta harremanak kateatzeko. Azken batean, ondare ‘txiki’ horrek unibertso oso bat ezkutatzen duela ohartzeko.