Javier Cantera Depetris IN MEMORIAM

Aranzadi

Astelehena, 2021eko azaroaren 8a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Azken 15 urteetan Aranzadiko barne kudeaketan eta berrikuntzan lan izugarria egin du, enpresetan estandarizatuak dauden lan kudeaketa moduak egokituz. Egun erabiltzen ditugun gure funtzionamendu-prozedurak etengabe garatu ditu urte hauetan guztietan. Proiektuak kudeatzea eta prestatzea, aurrekontuak egitea, urteko jarduerak programatzea, ikasleen praktikak abian jartzea eta abar bezalako oinarrizko gaiei irtenbidea eta jarraibide estandarizatuak eman ditu urteetan. Aranzadiko eguneko funtzionamenduan erreferentzia bihurtu direlarik.

Lan isil eta etengabea egin zuen, Euskadiko puntako industrietan kalitate eta berrikuntza irizpide estandarizatuak aplikatuz. Izan ere, Javier kalitatearen arima materra izan da Niessen enpresan lau harmakadetan zehar, eta gama altuko material eta hornidura elektrikoen esportazioan gure erreferenteetako bat da.

Bere industria-bokazioa eta tokiko historiarako zaletasuna uztartuta, Altza Historia Mintegian sartu zen eta Aranzadin ondare higigarriaren Niessen Funtsa sortu zuen. Enpresaren zati horren memoria historikoa babesteko egin zuen lana, eta horri esker azken 100 urteetako material bakarrak gorde dira. Izan ere, "bizitzak eta heriotzak gizaki bihurtzen gaituzte", esan ohi zuen bezala. Bere apaltasun eta giza kalitatearen adibidea nekez gaindituko da.

Itzaleko langilea, bere bizi-zikloaren amaierara iritsi da. Alaitasun eta espiritu positiboa trasmititu zuen beti. Sit tibi tierra levis!