Kantauri eta pirinioetako basoetan bizi den armiarma espezie berria aurkitu da
Asteartea, 2016eko maiatzaren 3a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Tenuiphantes cantabropyrenaeus izena jarri diote 2 mm-ko armiarma txiki honi. Klima hezeetan bizi da eta Robert Bosmans belgikako araknologoak eta Aranzadiko adituek aurkitu zuten.
Artikutzan aurkitu dira ale gehienak, 90.hamarkadan Leticia Martínez de Murguiak eta Eusko Jaurlaritzak zituen bekadunen lanari esker daukagu informazio hau. Muniben ere argitaratu zen Tenuiphantes cantabropyrenaeus -en dinamika estazioanala, morfoespecie (Tenuiphantes cf. jacksoni) izenarekin argitaratu zelarik. Natura-erreserba honetan espeziearen informazio ekologiko ugari lortu da. Honela agerian jartzen da bilduma zientifikoen errebisioa ezagutza berriak ekartzen dituela modu mugagabe batean.
Arachnology aldizkarian argitaratu da lana eta laburpena hemen kontsulta daiteke: http://www.bioone.org/doi/abs/10.13156/arac.2006.17.1.43. Gainerako informazioa Munbe aldikzarian kontsulta daiteke: https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/2009083146CN.pdf