La sanidad en la Guerra Civil (1936 -1939)
Ordua
18:00
Tokia
Gipuzkoako sendagileen Elkargoa
Salneurria
Doan
Datorren apirilaren 21n, "LA SANIDAD EN LA GUERRA CIVIL: los médicos guipuzcoanos" liburua aurkeztuko da, José Antonio Recondo sendagileak idatzia.
1936 - 1939 epealdian, alegia, guda zibilean, sendagileek egindako lana jaso nahi du Recondok liburu honetan eta horretarako ikerketa gogorra egin behar izan du, ez baitzegoen aurretik honi buruzko idatzirik.
Autoreak argi utzi nahi izan du "transbertsala izaten saiatu naiz, sendagileak pertsona gisa ulertuz, beren idealekin, baina euren jardun profesionalean zentratu naiz eta ez gurarekiko zuten posizionamenduan, testuinguruak eragindakoa baitzen askotan".
Lehen aurkezpen hau Sendagileen Elkargoko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta gonbidatu eta sendagileentzat bakarrik izango da. Elkargokide bakoitza lagun batekin etor daiteke baina nahitaezkoa da izena ematea. Bertaratzen direnek liburua jasoko dute doan.
Parte hartuko dute:
- Sendagileen Elkargoko ordezkari bat
- José Antonio Recondo, sendagilea eta liburuaren egilea
- Francisco Etxeberria, sendagilea eta Aranzadiko ordezkaria.