Aurkezpena

/ Gerra Zibila

La sanidad en la Guerra Civil (1936 -1939)

11
maiatza
Osteguna

Ordua

19:30

Tokia

Tolosako Udaletxean

Salneurria

Doan

Datorren maiatzaren 11n, "LA SANIDAD EN LA GUERRA CIVIL: los médicos guipuzcoanos" liburua aurkeztuko da, José Antonio Recondo sendagileak idatzia.

1936 - 1939 epealdian, alegia, guda zibilean, sendagileek egindako lana jaso nahi du Recondok liburu honetan eta horretarako ikerketa gogorra egin behar izan du, ez baitzegoen aurretik honi buruzko idatzirik.

Autoreak argi utzi nahi izan du "transbertsala izaten saiatu naiz, sendagileak pertsona gisa ulertuz, beren idealekin, baina euren jardun profesionalean zentratu naiz eta ez gurarekiko zuten posizionamenduan, testuinguruak eragindakoa baitzen askotan".

Aurkezpen hau Tolosako Udaletxean izango da, arratsaldeko 19:30etan.

Parte hartuko dute:

  • Olatz Peon, Tolosako alkatea
  • José Antonio Recondo, sendagilea eta liburuaren egilea
  • Francisco Etxeberria, sendagilea eta Aranzadiko ordezkaria.