25.000 urteko labar-grabatuen multzo harrigarria aurkitu da Alkerdi 2 haitzuloan
Ostirala, 2021eko urriaren 1a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Udazubi / Urdaxeko Udalak, datorren larunbatean, urriak 2, arte paleolitikoan ohikoak ez diren grabatu eta pintura batzuk aurkeztuko dituzte, herri horretako Alkerdi 2 haitzuloan.
Aurkikuntzen artean daude grabatutako hamabi irudi inguru, zeinen artean nabarmentzen diren bisonteak, uroak, zaldiak eta, bereziki, lau bulba. Horiekin batera daude, gutxienez, pintura gorriz marraztutako lerro bikoitzen bost sail.
Aurkikuntzak galeria estuen egitura batean daude, zeinetara sarbide erabilgaitzeko katazulo batetik heltzen den, hori guztia zuloaren gune oso sakon batean, egungo sarbidearekiko bi solairu beherago.
Egin den atariko azterketa, Diego Garate Kantabriako Unibertsitateko harkaitz-arte prehistorikoan adituak koordinatuta, Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan aurkeztuko da, larunbatean, Urdazubin.
Ohiz kanpoko multzoa
Oraingoz, eta oraindik ikerketa prozesu bete-betean, ohiz kanpoko multzo bat dugu hizpide, izan ere, harkaitz-arte paleolitikoan komunak ez diren ezaugarri batzuk aurkezten ditu.
Olivia Rivero Salamancako Unibertsitateko eta ikerketa taldeko kide denaren esanetan, “zimur grabatuen azterketa teknologikoak agerian jartzen du egin zituen pertsonak ez zuela artisten berezko abileziarik; zentzu horretan ikaslea edo ezjakina dirudi zeren ez du trebezia ageri trazu etengabe eta seguruak sortzeko”.
Garrantzirik gabea dirudien xehetasun honek inplikazio handiak ditu harkaitz-artearen etorkizuneko ikerketetan eta interpretazioan, zeren “oro har, bazirudien paretak erreserbatuta zeudela maisutasun artistiko bat zuten pertsona haietara, bere eskuragarritasuna murriztuta balego bezala, baina galeria berri honek zer esan jakin gabe utzi gaitu”, esan du Diego Garatek.
Aurkitutako irudiak aldi Gravetienseko (28.000 eta 20.000 urte artean) berezko konbentzio grafiko batzuen eta Europako gune kontinentaleko laginak dira. Alegia, ezberdina da garaiko arte penintsularraren aldean, zeinetan antzeko adibideak oso eskasak diren.
Aurkikuntza berriekin batera aipatu behar dira 2016an proiektu berean aurkitutako pintura beltz eta gorriak hala nola grabatuak, bidea eman zutenak Alkerdi 2 izendatzeko Nafarroako Foru Erkidegoan aurkitu den Paleolitiko garaiko apaindutako bigarren haitzuloa.
Une hauetan, ikerketak garatzeko bidean dauden bitartean, Alkerdi 2 haitzuloa garrantzi handikoa gertatzen da adierazpen artistikoaren ezagutza hedatu ahal izateko, bai Espainian eta bai Europako beste gune batzuetan.
Alkerdi eta Berroberria haitzuloen historia
Alkerdi eta Berroberria haitzuloen historia, aztarnategi arkeologiko modura 1930ean abiatzen da, N. Casteretek Nafarroan lehenengo harkaitz-grabatu paleolitikoak aurkitzen dituenean.
Bere ohiz kanpoko izaera indarrean mantendu da 2014ra arte; orduan bi ekintza gertatu ziren batera, Alkerdi I haitzuloan apaindutako sektore berri bat aurkitzen da eta bestetik Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ikerketa proiektu handizale bat jartzen du abian haitzulo bietako ingurune guztiaren potentzial arkeologikoa ebaluatze aldera.
Proiektuak, Aranzadi Zientzia Elkartearen kargura eta azken urteotan halaber Urdazubiko Udalaren kolaborazio arduratsuaren babespean, lehenengo une gogoangarri esanguratsu bat izan zuen 2016. urtean.
Aurten aurkitu zen Alkerdi 2 haitzuloa, eta are garrantzitsuagoa dena, harkaitz-arte paleolitikoaren irudikapen berriak, hala nola galeria berri batzuen garapen garrantzitsua, hala ahalbidetuz Alkerdi-Berroberria Sistemaren multzoa kontsideratzea Kultura Arloko Ondasun bezala Arkeologia Eremuaren kategorian, horiek babestu eta kontserbatzeko neurri murriztaile batzuk hartuz, artearen arloko ebidentzia berrien hala nola aztarna arkeologiko eta paleontologikoen aurrean.
Jarduketa hauen guztien egokitasuna egiaztatuta geratu zen 2020ko uztailean Alkerdi 2 haitzuloan garatutako apaindutako galeria berri baten aurkikuntzarekin, Satorrak espeleologia taldeak proiektuaren baitan egiten dituen ustiapenen esparruan.
Diziplina anitzeko azterketa, estatuko unibertsitate ezberdinetako ikertzaile talde zabala garatzen ari dena, ahalbidetzen ari da Alkerdi-Zelaieta-Ikaburuko sistema karstikoaren ikuspegi integral bat lortzea, izan ere, lehen mailako kultura ondare bat izateaz haratago, interes geologikoa duen balio handiko gune natural batean aurkitzen da.