Lekeitiok Garraitz irla aztarnategi arkeologikoa bihurtu nahiko luke
Ostirala, 2019eko apirilaren 12a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Eusko Jaurlaritzako eta Biskaiko Foru Aldundiko hainbat ordezkarik Garraitz irla bisitatu zuten, horien artean: Bingen Zupiria sailburua eta Diputazioko Kultura saileko Lorea Bilbao eta Andoni Iturbe. Hauekin Lekeitioko alkatea Koldo Goitia, Atabako Kultur Alkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Moraza arkeologoa. Bisita honen helburua irlan dagoen ondarearen garrantzia erakustea zen, itsas behera dagoenen bisitatu daiteke irla eta bertan aurki daitezke Erdi Arotik hasi eta XIV eta XIX mendeen arteko zantzu eta aztarnategiak, "baina erroma garaiko zantzuak aurkitzearen ideia ezin da baztertu, Lekeitioko alde zaharrean aurkitu ziren bezala".