Leticia Martínez de Murguía Fernández

Hondarribia, 1965

Entomologia

Espezialitatea
Entomologia aplikatua, basoko entomologia eta intsektu xilofagoak

Biografia

Diziplina biodibertsitatearen kontserbaziora eta enpresen garapenera aplikatzeko bokazioa duen entomologoa. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kide aktiboa 1993tik 2008ra arte. Lan-ildo nagusia basoko entomologia izan da, biodibertsitatearen kontserbazioarekin lotutako interesa duten espezieak barne. Inbentario faunistikoen prestaketa-lana obrako egurretan dauden intsektu xilofagoen identifikazioarekin lotutako dibulgazioarekin eta prestakuntzarekin bateratu du. 2009tik aurrera, sailarekin batera elkarlanean aritu da aholkularitza eskaintzen eta argitalpenak prestatzen.

Ibilbidea

  • 1990
    Biologia Zientzietan lizentziatua (Botanika espezialitatea). Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
  • 1992
    Master of Science (Basoko Entomologia). University of Vermont (U.V.M.). AEB Basoko izurriteen kontrol biologikoa onddo entomopatogenoekin.
  • 1993-2009
    Aranzadiren Entomologia saileko ikerlaria. Basoko entomologiako proiektuak, babestutako espezieen jarraipena, prestakuntza eta dibulgazioa.
  • 1997-2004
    “Egurraren biologiako” irakasle titularra, IROA (Instituto de Restauración y Oficios Artísticos). Donostia. Gipuzkoa.
  • 2001
    Zoologian doktorea (Animalien biologia I: ornogabeak). Entomologia. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
  • 2009-2021
    Tecnaliako Hiri Ingurumeneko Osasuneko laborategiko entomologoa. Medikuntzarako-albaitaritzarako garrantzia duten artropodo hematofagoekin egiten du lan.