Lezetxiki: Neandertalen lurraldea

17
abendua 2021
Ostirala
9
apirila 2022
Larunbata

Ordua

17:30 - 20:30

Tokia

Kulturate Arrasate

Salneurria

Doan

Erakusketan, Gordailuan zeuden 60 pieza jarri dira ikusgai; horien artean, besteak beste, hartzen garezur osoak, makako baten baraila, neanderthalek egindako harrizko tresnak eta haiek erabilitako maskorrak, horietako batzuk Mediterraneokoak.

Euskal Herrian aurkitutako giza hezurrik zaharrenen erreplikak ere daude (humero bat eta bi hortz). Atapuercako hezurren leizean aurkitutako hezurduren oso antzekoak dira. Inguruko beste aztarnategi batzuetako fauna garrantzitsua ere ikusi ahal izango da erakusketan. Lezetxikiko aztarnategia erabat babestuta dago Kulturako sailburuordearen 2021eko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez, babes bereziko kultura ondasun deklaratu baitzen, zona arkeologikoaren kategorian, eta garrantzi handia du euskal historiaurrea ezagutzeko.