Publicado el libro “La evolución de las fortificaciones en Irun en los siglos XVI-XIX: una aproximación a la arquitectura defensiva en Gipuzkoa”
Ostirala, 2017eko apirilaren 28a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Izenburuak berak adierazten duenez, lehen zatian XVI eta XIX mende artean eraikitako eta idatziz jasotako edo materialki dauden haien guztien bilakaera sakonki ezagutzera hurbiltzen gaitu Alfredo Morazak. Bidgarrenean, bestalde, defentsarako erabilitakoo gotorleku, batería, lubaki eta gainerako egituren katalogo zehatz bat eskaintzen digu. Adibide bat dugu Behobiako gaztelua (gaur egun Gazteluzar bezala ezagunagoa), zehatz-mehatz kokatu, testuinguruan jarri, deskribatu eta ilustratzen baitu.
Herriko historiari ekerpen handia egiteaz gainera, liburu hau garrantzi bereziko erreminta da in situ ezagutzeko Irungo lurralde easparru osoan sakabanatuta dauden arkitektura militarreko aztarna piloa, muga ondoan kokatzeagatik hiri estrategikoa izan baita. Hainbeste, egileak berak azpimarratzen duen bezalaa, gurea da gotorleku gehien eduki dituen udalerrietako bat eta Gipuzkoako Lurranlde Historikoko herriek dituztenak gainditzeaz gainera Kantauri itsas ertzekoak ere neurri handi batean gainditzen ditu.
Beraz, liburua funtsezko trensa da gure monumento-ondarearen alderdi garrantzitsu bat ezagutu, bisitatu eta etorkizunari begira babesteko.