LIFE BASOZAR
Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa
iraila
2026
abendua
2028
Hariztietan baso helduen ezaugarriak berreskuratzera bideratutako zientzian oinarritutako baso-leheneratzeek, biodibertsitatearen kontserbazioa, habitaten leheneratzea eta klima-aldaketaren aurreko erresilientzia nabarmen hobetzen dituztelafrogatzea da LIFE BASOZAR proiektuaren helburua.
Euskal Herrian ez da jada lehen mailako basorik geratzen ezta baso heldurik ere.Baso helduek zuhaitz handi eta zaharrak, hildako egur ugari, zuhaitzei lotutako mikrohabitatak eta egitura irregularra izaten dituzte; espezie ugari elementu horien mende daude.
LIFE BASOZAR proiektuak ezaugarri horien garapena bizkortu nahi du hariztietan, horretarako baso-teknika egokiak, zuhaitzen beteranizazioa, hildako egurraren ekarpena eta konektibitate ekologikoaren hobekuntzaren bideratuz. Era berean, aldaketa hauek biodibertsitatean, kliman eta pertsonen osasunean izango dituzten onurak ebaluatuko ditu.
Zer egingo du proiektuak?
- Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan heldutasun-ezaugarriak garatzeko potentzial handia duten 50 baso kartografiatzea gutxienez.
- Hariztietarako leheneratze-protokolo espezifikoak diseinatzea eta Natura 2000 Sareko edo haren inguruko sei eremu pilotutan aplikatzea.
- Honako teknikak aplikatzea: Zuhaitzen beteranizazioa, hildako egurra gehitzea, mikrohabitatak sortzea, basoaren egitura dibertsifikatzea, babes-eremuetan konektibitate ekologikoa hobetzea
- Leheneratzearen eragina ebaluatzea ondorengoetan: biodibertsitatean, klima-aldaketarekiko erresilientzian eta giza osasunean, akainek transmititutako gaixotasunen arriskua barne.
- Proiektua herritarrengana hurbiltzea hezkuntza-materialen, bisita teknikoen eta Forest Sound Experience ekimenaren bidez; azken hori leheneratutako basoetako soinu-grabazioetan oinarritutako esperientzia bat da.
- Basozainei prestakuntza ematea beteranizazio-tekniketan, eta emaitzak foru-aldundien baso-kudeaketako planetara eta Natura Leheneratzeko Plan Nazionalera eramatea.
Espero diren emaitzak:
- Biodibertsitatearen galera geldiarazi eta irauliko den 100 hektareako habitata.
- Baso helduei lotutako lau espezieren populazioak hobetzea; horien artean, kakalardo eremita (Osmoderma eremita) eta okil beltza (Dryocopus martius).
- Eremu pilotuetan berotegi-efektuko gasen xurgapena handitzea, urtean 360 tonatik 792 tona CO₂ baliokidera igaroz.
- Sei leheneratze-protokolo garatzea eta eskala txikian aplikatzea.
- Beteranizazio-tekniketan trebatutako 40 basozain eta hezkuntza-materialen 1.500 erabiltzaile.
- Leheneratutako basoetako akainetan, Lyme gaixotasunarekin lotutako Borrelia generoko bakterioen presentzia murriztea.

Mezenasgoa
Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.
Bere babesa eman diguten erakundeak:
Informazio gehiago