Lur azpitik lur azaleratuz
Ostirala, 2015eko martxoaren 27a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
San Kristobal Gotorlekuaren memoriari buruz eta biktimen senitartekoek hala eskatuta, 2007 eta 2014 artean Botilen Hilerrian hobitik ateratakoen inguruan egindako lana aurkeztu dute erakusketan.
Honako hauen errepasoa egin dute:
- Kartzelako bizi-baldintza gogorrak. gosea, hotza, pilaketa…
- Presondegia tuberkulosiaren aurkako Espetxeko Sendategi bihurtzea.
- Hilerrian hilotzak hobitik ateratzea senitartekoek hala eskatuta.
- Botilen Hilerria.
- Protagonistak San Kristobal gotorlekuari dagokionez: Presoak.
- Protagonistak: Senitartekoak.
- Protagonistak: Presoei lagundu zieten emakumeak.
- Omenaldiak Antsoaingo Zendea udalerrietan eta gotorlekuan.
- San Kristobal gotorlekua eta Ezkaba mendia memoriaren leku bihurtzeko proposamena.
ERAKUSKETARI BURUZKO ZEHAZTAPENAK
- Argazkiek protagonismo berezia dute:
- Presondegiaren argazki historikoak.
- Ezkabako hilerrian egindako hobitik ateratzeen eta indusketa arkeologikoetako lanen argazkiak, baita botilenak ere.
- Presoen argazkiak.
- Espedienteen, sumarioen eta espetxeko fitxen dokumentuak.
- Kartzelako ziegetako hormetan presoek utzitako graffitiak.
- San Kristobalen eta Antsoango Zendea herrietan egindako omenaldien argazkiak.
- Azalpen-testuak euskaraz eta gaztelaniaz daude.
- Olana bakoitzak alderdi jakin bat garatzen du, beraz, olana bakoitza bere aldetik irakurri eta/edo interpreta daiteke.
Horren guztiaren osagarri lurperatze baten erreprodukzioa izango da, 1945ean lurperatu zituzten moduan eginda.
EDUKIA
Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuaren historian zehar egindako ibilbidea planteatzen da: presondegi, espetxeko sendategi, lurperatzeko eremu eta memoriarako lekua.
Hala, ibilbidea eremu hauetan banatuta dago:
- San Kristobal gotorlekua. Bizi-baldintza eskasak zituen presondegia. Ateratzeak eta 1938ko ihesa.
- Aldaketa presondegian: Espetxeko Sendategi bihurtzea.
- Presondegian hildako presoentzako hilerri propioa (1942-1945).
- Botilen Hilerria: Botila bat hilobi bakoitzean.
- Protagonistak San Kristobal gotorlekuko presondegiari dagokionez:
- Presoak. Askotariko jatorria eta dispertsioa.
- Presoak: Hainbat istorio adibide gisa.
- Presoei laguntzen zieten emakumeak.
- Senitartekoak. familia hautsi eta bereizien istorioak.
- Omenaldiak gotorlekuan eta inguruneko herrietan.
- Ondare negatiboa. UNESCOk aitortutako memoria negatiboko beste zentro batzuetan bezala, funtzio didaktiko-pedagogikoa duen espazioa.
- Ezkabari eta San Kristobali buruzko abestiak egin edo abestu dituzten musikariak.