Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aranzadi

Asteazkena, 2023eko martxoaren 8a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Aurten, beste behin ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak bat egiten dugu martxoaren 8ko borroka egunarekin. Lanketa, ordea, ez da egun honetara mugatzen eta horren adibide da aurten Emakumeak Zientzian ekimenean parte hartzea. Bertan, elkarteko departamendu guztietako emakumeek gizarteratu dute euren jakintza zabala.

Gainera, neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguneko ekitaldiaren laburpen bideo bat ere argitaratu dugu egiten duten lanaren erakusgarri, eta euren lanaren aitortza gisa. Era berean, erakundearen atarian argazkia atera da eta logo morea ere jarri da sare sozialetan.

Aurten ere, elkarteko erreferentziazko emakumeen inguruan artikuluak argitaratuko dira martxoko ostegunetan zehar euren lana eta ekarpena balioesteko.

Gainera, atal bat izango dugu webgunean, bertan, gure emakumeak protagonista dituzten artikuluak argitaratuko dira, gure Elkartean egiten duten lana goraipatuz, urtean zehar argitaratzeko, gaurko egunetik harago ere, lanketak jarraitu egiten duelako.

Aranzadiko beste emakume batzuek ere bat egin nahi izan dute aldarrikapen honekin: