Memoriaren leku berri bat Lemoan

Arkeologia / Dibulgazioa

Astelehena, 2022eko martxoaren 14a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Programa hau herritarren partaidetzarekin, udalerrian sentsibilizazioarekin eta sektore gazteenekin egindako jarduerekin hasi zen. Urte hauetan zehar hitzaldiak, zine zikloak edo beste oroimen leku batzuetara bisitak antolatu dira. Aranzadik parte hartu du Lemoatx mendiko lubakiak garbitzen aritu diren gazteentzako auzolandegien antolaketan. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Era berean, ikerketa arkeologikoko zenbait kanpaina egin dira, eta horien emaitzak Euskadiko memoria-leku baten lehen monografia akeologikoan argitaratu ziren, udalak argitaratua. Gainera, Lemoatx mendia bisitatzeko ibilbide bat balizatu eta diseinatu da.

Azkenik, martxoaren 11n, ostirala, inauguratu zen “Lemoatx 1937. Eusko Gudarostearen azken garaipena” izeneko museoa. Bertan, urte hauetan guztietan herrian berreskuratutako objektu originalak erakusten dira. Horrela, Lemoa Euskadiko memoriaren lekuen erreferentzia bihurtu da, eta eremu horretan udal-politikak garatzeko jarraitu beharreko eredua.

Aranzadi Zientzia Elkartea zuzendaritza zientifikoaz arduratu da Lemoako Udalarekin batera.

INFORMAZIO GEHIAGO