
Mendebaldeko Pirinioko erromatar galtzada ikertzen ari diren indusketa arkeologikoa

Osteguna, 2016eko uztailaren 28a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Arkeologia lanak orain aire zabalean egiten ari dira, hau da, 30m x 5,5m- ko gune batean. Lan hauen helburua eraikinen ezaugarriak eta erromatar galtzadaren inguruan eginiko hiriaren antolaketa identifikatzea delarik. Nazioarteko talde hau Museum Of London Archaeology eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileez dago osatuta. Gune horretan lehengo urteetan prospekzio geofisikoak egin ziren lur azpiko estrukturak ikertzeko.
Gune hau Pompaelo- Pamplona eta Pirinioak elkartzen zituen galtzadan kokatuta zegoen hiririk garrantzitsuena da, lehenengo hipotesia autore zaharrek hainbeste aipatzen zuten Iturissa izeneko hiri zaharra izan daiteke.
Eusko Kultur Fundazioa emandako babesari esker “Eugenio Arraiza euskal kultur ondarea ikertuz” izeneko programa sortu da eta horren bitartez 12 gazte ari dira indusketan lanean arkeologian eta ondarearen ikerketan praktikak eginez.
Datorren larunbatean uztailaren 30ean bisita gidatu bat egingo da bertaratzen diren guztiei. Hitzordua 12etan izango da Urrobi kanpinean.