Mikologia Sailaren 50. Urteurrena

Mikologia

Osteguna, 2015eko urriaren 8a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadiko mikologia saila estatu mailan zaharrena da eta mikologia eta biologia zaleak ziren lau kidek sortu zuten 1965ean: Xabier Laskibar, Jose Miguel Elosegui, Jose Miguel Larrañaga eta Xabier Alzuru.
Euskal Herrian, orora, 3500 bat onddo espezie aurki daitezke, gehienak Aranzadiko mikologoek identifikatu eta katalogatu dituztenak. Kide hauek gainera, biltzen duten informazioa datu base batea biltzen dihardute, espezie bakoitzaren fitxak ezaugarri, argazki eta mikroskopiaz hornitzen dituztelarik. Katalogo hori Aranzadiko webgunean eskegita dago eta edonork (ikerlari nahiz zale) kontsultatu dezake.
Bere hastapenetatik, Mikologia Sailak zientzia liluragarri honen dibulgazioa sustatu du, irteerak, jardunaldiak, hitzaldiak antolatzen dituztelarik. Honez gain, 1979az geroztik Osakidetzarekin elkarlanean dihardu, espezie mikologikoen ondorioz suertatzen diren pozoitzetan identifikazioa lanak burutuz batez ere.
Aurtengo XL. Mikologia Jardunaldiak sailaren 50. Urteurrenarekin bat datoz eta, honen harira, urriaren 8tik 11ra Aranzadiko egoitzan ospe internazionala duten ikerlariek hitzaldiak eskainiko dituzte. Hauen artean Enrique Rubio Dominguez "Los ascomicetos, el mundo de los hongos diminutos" izeneko hitzaldia aurkeztuko du eta Ibai Olariagak "Aportaciones de la biología molecular al estudio del género Cantharellus en Europa". Honez gain, Iberiar Penintsulako, Balear irletako, Kanarietako eta Marokoko 180 mikologo baino gehiago gonbidatuak izan dira.
Hori gutxi balitz, ikerketa eta dibulgazio lan honen mende erdia ospatzeko bi liburu argitaratu dira, historia eta argitaragabeko argazkiaz osatuta daudenak.