Miliario baten aurkikuntza Setoainen (Esteribar - Nafarroa)

Arkeologia

Astelehena, 2021eko martxoaren 1a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Bertako toponimoak zioen bezala, paretaren hondakinak eta erikuntzaren arrastoak zeudela konprobatu zuten. Sastraken artean miliario baten forma zuen harri handi bat ikusi zuten. Hurrengo egunetan gunea garbitu, eta bertikalean jarri zen harria, honela konfirmatu ahal izan zuten bere ezaugarrien arabera, miliario bat zela. Baina ez zitzaion epigrafiarik ikuskatzen.

1.850mm-ko altuera du miliarioak eta 550mm-ko altuera, bere pisua 1.135 kilokoa da. Kareharrian ladunta dagoela ikus daiteke eta lau angeluko sekzioa dauka. Bere forma semizilindrikoa da eta harlantza lana ikus daiteke harri osoan zehar. Fustean bi pitzadura ikusten zaizkio.

Kareharriak mikrofosilak ditu eta beraz zein harrobitik izan zen azalaratuta ikertu ahal izan dute. Egun abandonatuta dagoen harrobia delarik, Ilurdotz noranzkoan, zehazki.

Esteribar bailaran aurkitutako lehen miliarioa dugu hau eta honek baieztatzen digu erromatar kaltzada ere eremu hauetatik pasa zela.



Aurkitutako tokiak eta miliarioaren posizioak (koordenadak UTM, ETRS-89, X: 621.354, Y: 4.750.632, Z: 675) ere baieztatzen digute leku batetik bestera garraiatu zutela miliarioa.

Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak eskatuta, miliarioa berreskuratzeko lana egin zen horretarako eskabadora erabili zen eta Gobernuak dituen Arkeologia Funtsetan gorde zen.



Video - Recuperación miliario romano Setoain

Rafael Ballano López

Juan Mª Martinez Txoperena

Rafael Zubiria Mugica

Eskerrak:

A la Sección de Arqueología del Departamento de Cultura del Gobierno de Navarra y al Guarderío-Basozainak de Medio Ambiente en la Demarcación de Aezkoa-Quinto Real, así como a Zai S.L., propietarios de Etxezarreta.