Megalitoaren fitxa
AMUTXANDA
Datu zientifikoak
- Izena: AMUTXANDA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Legazpi
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Brinkola-Zegama
- Koordenatuak WGS84(30T): 553491, 4763012
- Kokapena: Amutxanda (764 m) mendi tontorrean dagoen zelaiguneko I muturrean E-ko mazela hasten den lekuan. Arratolagañako trikuharria 1.350 m. HHM-ra dago.
Deskribapena:
Gutxi gorabehera 8 m-ko diametroa eta 0,8 m-ko gehienezko altuerako tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean hiru harlauza ikus daitezkeen sakonune bat dauka: bat Iparekialdean eta beste biak, honen paraleloan, Hegomendebaldean. Tumuluaren hegoaldeko ertzean beste harlauza bat datza. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J.M. Arruabarrenak aurkitu zuen 2.000an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



