Megalitoaren fitxa

OIANLEKU IPARRALDEA

Datu zientifikoak

  • Izena: OIANLEKU IPARRALDEA
  • Ondare higiezin mota: Harrespila
  • Udalerria: Oiartzun
  • Sekuentzia kulturala: Burdin Aroa
  • Estazio megalitikoa: Oiartzun
  • Koordenatuak WGS84(30T): 595250, 4789712
  • Kokapena: Basate muinoko iparrekialdeko hegalean, Oieleku lepoaren (Oianleku) iparmendebaldeko muturrean. Basate harrespil multzoa 100 m. IIMrantz dago.

Deskribapena:

7 harrespilaz osatutako multzoa da:
1 eta 2 monumentuak: elkar mozten diren 2 harrespil dira; 1ak gutxigorabehera 9,5 m-ko diametroa dauka eta 29 lekukoz osatua dago, eta 2ak gutxigorabehera 6,8 m-ko diametroa dauka eta 18 lekukoz osatua dago.
3 eta 4 monumentuak: elkar mozten diren 2 harrespil dira; 3ak gutxigorabehera 4 m-ko diametroa dauka eta ikus daitezkeen 14 lekukoz osatua dago, eta 4ak gutxigorabehera 5 m-ko diametroa dauka eta ikus daitezkeen 5 lekukoz osatua dago.
5 monumentua: 10 m arteko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 11 lekukoz osatua. 6 monumentuarekin tangentea da.
6 monumentua: gutxigorabehera 6 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 6 lekukoz osatua. 5 monumentuarekin tangentea da.
7 monumentua: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 9 lekukoz osatua.
Egituretan erabilitako materialak bertako granitozkoak dira.

Aurkikuntza:

P. Soralucek aurkitu zituen 1909an.

Ikerketa historia:

1976an, J. Altuna eta P. Aresok 1 eta 2 monumentuak induskatu zituzten. Bi egituren arteko ukitze zonaldean, eraztunak osatzen dituzten ortostatoen antzeko blokez eratutako hormatxo moduko bat, bi harrespilen artean muga argi bat osatzen zuena, antzeman zuten (ALTUNA; ARESO, 1977: 67).
Era berean, erraustutako hezurrez osatutako bi ehorzketa aurkitu ziren zulo banatan: harrespil handienaren erdian egina bata (ostilamendu elementuak zituena) eta txikienarenean bestea (ALTUNA; ARESO, 1977: 71).
Zirkulu nagusiaren azaleko zonalde batean, hirugarren ehorzketa bat aurkitu zen, erraustutako hezur zatiak eta ikatzak zituen zeramikazko ontzi batez osatua; ehorzketa honek, aztarnak sakabanatu zizkion bortxaketa bat jasango zuen (ALTUNA; ARESO, 1977: 71).
Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren (ALTUNA et alii, 1990):
1 harrespila
Azalean:
*Harrizko industria: igitai ale bat; marruska bat; ukieradun printza bat; printza soilak.
*Zeramika: formarik gabeko zatiak.
*Besterik: errekarri esferikoak; ikatza.
*Giza aztarnak: erraustutako zatiak.
Sakonean:
*Metala: brontzezko eraztun bat; langet botoi erdiesferiko bat.
*Besterik: harrizko estratuari dagozkionak baino handiagoak diren bi harri.
*Giza aztarnak: erraustutako zatiak.
2 harrespila
*Harrizko industria: disko-formako marruska bat.
*Giza aztarnak: erraustutako zatiak, gutxienez gizabanako bati dagozkionak.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; ARESO, P.: "Excavaciones en los cromlechs de Oyanleku (Oyarzun, Guipúzcoa)". Munibe 29, 1977, pp. 65-76.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ARANZADI, T.: "Cromlechs en Guipúzcoa. Mairu-baratzak en Oyarzun". Euskalerriaren Alde 5, 1915, pp. 707-714.
BARANDIARAN, J. M.: "Contribución al estudio de los cromlechs pirenaicos". En: "Homenaje a D. Julio Urquijo I". San Sebastián, 1949.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Ed. Ekin. Buenos Aires, 1953.
PEÑA BASURTO, L.: "Reconstitución y catalogación de los cromlechs existentes en Guipúzcoa y sus zonas fronterizas con Navarra". Munibe 12, 1960, pp. 89-212.
PEÑALVER, X.: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 19, 2004.
PEÑALVER, X.: Los cromlech pirenaicos. Bolskan 22, 2005.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa