Megalitoaren fitxa

ARRATOLAGAÑA

Datu zientifikoak

  • Izena: ARRATOLAGAÑA
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Legazpi-Oñati
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Brinkola-Zegama
  • Koordenatuak WGS84(30T): 552843, 4761754
  • Kokapena: Arratolagaña (737 m) mendiaren H mazelako uren banalerroan, Legazpi eta Oñatiko udalbarrutien muga adierazten duen mugarritik 40 m-ra. Legazpi eta Oñatiko udalbarrutietan. Amutxandako trikuharria IIE-ra dago, 1.350 m-ra, eta Urietagañakoa 980 m HE-ra.

Deskribapena:

Gutxi gorabehera 11 m-ko diametroa eta 1,15 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Sakonune bat du, eta bertan dauden zenbait harlauzetatik bi dira nabarmentzekoak: bat zutik Ekialdeko ertzean I-H norabidearekin, eta bestea Hegoaldean etzanda. Tumuluaren kanpoaldean zenbait sakonune nabari dira. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Arruabarrenak aurkitu zuen 2.000an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa