Megalitoaren fitxa

OTSABIO

Datu zientifikoak

  • Izena: OTSABIO
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Altzo
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Otsabio-Zarate
  • Koordenatuak WGS84(30T): 576861, 4771687
  • Kokapena: Otsabio mendiaren HM-ko bizkarrean dagoen zelaigune batean, lapiazaren gainean. Altzotik Optsabioko gainetara igotzen den bide zahar baten ezkerraldean

Deskribapena:

8,5 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Kontserbatzen den tumulu zatian pixka bat M-rantz deszentraturik dagoen ganbara, E-M norabidea duen eta E-ra irekia dagoen esparru laukizuzen bat eratzen duten 3 harlauzaz osatua dago. I eta H harlauzak barrurantz eta kanporantz kulunkaturik daude hurrenez-hurren. 80ºko norabidea dauka.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak: bertako kareharriak ganbaran, eta bertako kareharriak eta inguruko hareharriak tumuluan.

Aurkikuntza:

A. Amunarriz eta J. Tellabidek aurkitu zuten 1991an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa