Megalitoaren fitxa
TRIKUAIZTI I
Datu zientifikoak
- Izena: TRIKUAIZTI I
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Beasain
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Murumendi
- Koordenatuak WGS84(30T): 561838, 4770887
- Kokapena: Mandubiko benta eta gainetik 425 m. EIErantz, Kanteralde menditik HMrantz dagoen zabalgune batean. Trikuaizti II-tumulua 17 m. IIMrantz dago.
Deskribapena:
I-H norabidean 15,5 m-ko diametroa, E-M norabidean 17,5 m-koa eta 0,6 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat dela egiaztatu ahal izan zen bere indusketan zehar. Berezko goragune baten gainean eraikia dago. 5 harlauzaz osaturiko ganbara bat zuen nahiz eta 3 bakarrik mantendu bere lekuan (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 111 y 115).
Ganbararen harlauzak inguruko kareharrizkoak dira, eta estalki funtzioa duen harlauza eta tumulua bertako basaltozkoak.
Aurkikuntza:
J. Zufiaurrek aurkitu zuen 1978an.
Ikerketa historia:
Bere aurkikuntza izan eta lasterrera kontrolik gabeko kata bat jasan zuen.
Trikuharria 1981 eta 1984 urteen artean induskatua izan zen J.A. Mujika eta A. Armendarizen zuzendaritzapean, zeintzuek zentruari begira jarritako, harri handi teilakatuz osaturiko, behe maila batez osatutako tumulu bat antzeman zuten; harri koskorrez estalia zegoena eta tumuluaren erdian lodiera handiagoa zuena (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 111-115).
Zutika jarritako harriz osaturiko tarte bat ere antzeman zen, monumentua mugatzen zuen peristalito bat osatuz (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 114).
Tumuluan kokaturiko beste elementu bat 'korridore' bat izan zen: HM-IE norabidea zuen zerrenda estu bat zen, ondoko zonaldeetatik, osatzen zuten harrien neurri txikiagatik bereizten zena (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 114-115).
Apur bat deszentraturiko ganbara, 5 harlauzaz osatua egongo zen (4 kareharrizkoak eta 1 basaltozkoa), eskuaira osatzen zuten horietako bi, kontrolik gabeko kataren ondorioz mugituak izan zirelarik. Harlauza handiena, basaltozkoa eta ganbara gainera kulunkatua, bertako tuparen gainean jarria zegoen, harrizko altxagarriekin (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 115).
Nahiz eta badirudien ganbarak ez zuela inolako estalkirik, aipatu harlauzak funtzio hori betetzen du hein batean (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 117). Bere lekuan aurkitutako beste bi harlauzetatik bat buztinean sartua zegoen, eta bestea, esparrua ixten zuena, tumuluko blokeen gainean ezarria (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 116-117). Ganbarak IM-HE norabidea zuen.
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J. A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ARMENDARIZ, A. y MUJIKA, J. A.: "Túmulos de Trikuaizti. I y II Campaña". Arkeoikuska 81-82, 1983, pp. 41-42.
ARMENDARIZ, A. y MUJIKA, J. A.: "Túmulos de Trikuaizti. III Campaña". Arkeoikuska 83, 1985, pp. 40-41.
BARRIO, L. del; UGALDE, T.: "Nuevos monumentos megalíticos en Guipúzcoa". Munibe 32, 1980, pp. 343-371.
MERINO, I.: "Estudio del material óseo humano de los yacimientos de Larrarte y Trikuaizti I (Gipuzkoa)". Munibe 43, 1991, pp. 167-173.
MUJIKA, J. A.: "Trikuaizti". Arqueología 83, 1985, p. 295.
MUJIKA, J. A.: "Túmulos de Trikuaizti. IV Campaña". Arkeoikuska 84, 1985, pp. 39-41.
MUJIKA, J. A.; ARMENDARIZ, A.: "Excavaciones en la estación megalítica de Murumendi (Beasain, Gipuzkoa)". Munibe 43, 1991, pp. 105-165.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 299-330.