Megalitoaren fitxa

URIETAGAÑA

Datu zientifikoak

  • Izena: URIETAGAÑA
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Legazpi
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Brinkola-Zegama
  • Koordenatuak WGS84(30T): 553582, 4761132
  • Kokapena: Urietagaña (789 m) menditik mendebaldera doan bizkarraren lehenengo zelaigunearen mendebaldeko ertzean, kaxko baten azpian. Arratolagañako trikuharria, 980 m-ra dago IM-ko norabidean.

Deskribapena:

6,5 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko gehienezko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean ganbararenak izango ziren zenbait harlauza aurkitzen dira; hauen artean zutikako bi nabarmendu behar dira: Ekialdean bata, Ipar-Hego norabidea duena, eta Mendebaldean bestea, Iparekialde-Hegomendebalde norabidea duena. Hauen artean beste harlauza batzuk datzate.
Ganbararen inguruan, eta tumuluaren gainean zenbait bloke ageri dira. Iparraldeko sektorearen zati handi bat hartuz, ganbaratik tumuluaren ertzeraino, harri bloke handi bat ageri da, bere tamaina egitura gorpuzteko baliatu dena. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Arruabarrenak aurkitu zuen 2000an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa