Megalitoaren fitxa
MARIOLA
Datu zientifikoak
- Izena: MARIOLA
- Ondare higiezin mota: Harkutxa
- Udalerria: Astigarraga-Errenteria
- Sekuentzia kulturala: Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 587997, 4791924
- Kokapena: Astigarragako Bentatik Manixene baserrira doan Landarbasoko bidearen ertzean, Manixenera iritsi baino 200 m lehenago, etxe berri baten parean. Zista Errenteria eta Astigarraga arteko mugan dago, mugarriaren azpian.
Deskribapena:
0,95 m-ko luzera, 0,15 m-ko lodiera eta 0,30 m-ko altuera (ikusten dena) dituen Triasiko hareharrizko harlauz bat da Mariolako monumentuaz geratzen den aztarna bakarra. Harlauzaren ondoan ekialdera eroritako konglomeratuzko harri prismatiko bat kokatzen da. Astigarraga eta Errenteriaren arteko mugan mugarri gisa erabiltzen da (Mokorregi). 1 m-ko altuera, 0,55 m-ko zabalera eta 0,30 m-ko lodiera dituen mugarria da.
Aurkikuntza:
P.M.Soralucek aurkitu zuen 1919an, baina ahaztuta izan zen 2008an M.Ceberiok, J.Tapiak eta O.Sarobek berriz aurkitu zuten arte.
Ikerketa historia:
1919an P.M. Soraluzek “cromlech” izenaz deituriko eta 1960an J. M. Barandiaranek “cromlech moduko harri zirkulua” deskribapena jaso zuen egitura, urteak joan ahala ahaztu egin zen, 2008an Soraluzeren aurkikuntzaren txostena aurkitu zenerarte. 2008 eta 2009 urteetan kontrol arkeologikoa burutu zen, M. Ceberioren zuzendaritzapean, ordurarte mugarri soila zenaren ezaugarriak baieztatu ahal izateko.
Esku-hartze arkeologikoak ez zuen cromlech-aren abarren aurkikuntza ahalbidetu, ordea, Astigarraga eta Errenteria bitartean mugarri moduan erabilitako izugarrizko harearrizko harlauza topatu zen. Honen ondoan, berriki Mokorregi deituriko mugarria jarri da. Indusketa lanetan, gaur eguneko Mokorregi mugarriaren inguruan tamaina ertaina eta txikia zuten harearri pilaketa identifikatu zen, eta bertan, aro moderno-garaikideko zeramika bidriatu mordoa eta historiaurreko hileta hornidura baten inguruko harri abarrak. Harearri harlauza haundia, arkeologia aldetik antzua gertatu den maila buztintsu batean aurkitzen zen.
Seguru asko, abarrak, gertuan dagoen Langagorri kasuaren antzera, zista antzeko egitura baten osagai izango ziren. Egitura hura, ezezaguna zaigun jarduera batek eraldatua izan zen, ate haren ondorioz, bai tumulu txikia eta baita kamara era suntsituak izan ziren, hileta horniduraren modura nahasiak suertatu zirelarik.
Bibliografia:
BARANDIARAN, J.M., et alii: El mundo en la mente popular vasca. Zarautz: Icharopena, 1960, 155.
BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Edición propia: Donostia, 2014, p. 272.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.
CEBERIO RODRIGUEZ, M.: "Mariola: un nuevo monumento megalítico en la "muga" entre Astigarraga y Errenteria". Oarso 45, pp. 172-176.