Megalitoaren fitxa
ATXIÑAR
Datu zientifikoak
- Izena: ATXIÑAR
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Hondarribia
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Jaizkibel
- Koordenatuak WGS84(30T): 593758, 4801358
- Kokapena: Jaizkibel mendiaren Iparraldeko Magalean, Atxiñar deituriko lekuan, 399 m altuerara duen tontorretik (Mendizabalen harria) kostaldera MIM-ra bilakatzen den bizkarraren zelaigunetxo batean. Aipatutako tontorretik 470 m MIM-ra eta 260 m-ra norabide berdinean GI-3440 errepidetik.
Deskribapena:
7 m-ko diametro eta 0,65 m arteko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean, 1,55 x 0,1 m zabal eta 0,45 m-ko altu den harlauza bat aurkitzen da IE-rantz kulunkaturik, lurzorutik ia irteten ez diren neurri txikiagoko beste bi harlauzaz gain.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
L. Millanek aurkitu zuen 1984an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



