Megalitoaren fitxa
AUSOKOI
Datu zientifikoak
- Izena: AUSOKOI
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Zaldibia
- Sekuentzia kulturala: Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Aralar
- Koordenatuak WGS84(30T): 572499, 4762314
- Kokapena: Atauregañeko aintzin saroitik HHMerantz, bere inguruan.
Deskribapena:
12 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri labur ireki bat da. Bertako zoruaren zelaitze baten gainean kokatzen da. Esparru laukizuzen bat osatzen duten 4 harlauzaz osatutako ganbara bat kontserbatzen da; ez dauka itxiera harlauzarik eta zorua bi eta hiru lerroko harlauza txikiz osatua dago. Monumentuak 140º-ko norabidea du eta eraikuntzan hareharriak erabili ziren ganbarako harlauzetarako eta kareharriak tumulurako.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1916an.
Ikerketa historia:
J.M. Apellaniz eta J. Altunak induskatu zuten 1965an, ondorengo elementuak identifikatu zituztelarik (APELLANIZ y ALTUNA, 1966: 177):
A) Tumulua: indusketaren bidez jakin ahal izan zen, tumuluaren oinarrian zeuden harlauza handienak bertako zoruarekin kontaktuan zeudela eta tumuluko harlauza handienak bere zentrurantz kulunkatuak zeudela lurrean tinkaturik egon gabe. Era berean, lurrez, kareharrizko harri eta harlauza txikiz eta, proportzio txikiagoan, hareharriz osatua zegoela baieztatu zen. Indusketan zehar zenbait hortz eta hezur labur, eta hauekin batera zenbait objektu, aurkitu ziren (4 tresna, 3 harrizkoak eta hezurrezko ezten bat, eta zenbait zeramika zati). Egileen esanetan tumuluaren industutako zatian ere ehorzketak egin zirela adieraziko luke honek, proportzio txikiagoan bada ere; baina objektu hauek tumuluan aurkitu zirenez, ezin dela ezer behin betikorik zehaztu bere ustezko estratifikazioari buruz (Apellaniz eta Altuna, 1966: 177-178).
B) Ganbara: tumuluaren erdian aurkitzen da gutxi gorabehera eta laukizuzen forma dauka. Lurrean irekitako ildo batean txertatutako hareharrizko lau harlauzaz osatua dago (bertako kareharriekin desberdinduz). Ez du estalkirik, eta aipagarria da egileek egiten duten oharra, beharbada ez zuela izango esaterakoan (Apellaniz eta Altuna, 1966: 177).
Ganbararen barrualdea ondo bereiztutako hiru estratotan banatzen da: zoru naturalaren gainean zuzenean jarritako ehorzketen oinarria, zenbait geruzatan jarritako harlauza mehez egindako lauzadura batez osatua; zoru honen gainean lur eta kareharriz osaturiko betelana, non giza hezur aztarnak eta ostilamendua agertu ziren; ehorzketa estratua zigilatzen duen lur eta hareharrizko azaleko geruza bat. Egileen esanetan hareharrizko geruza hau izan zitekeen ehorzketak estaltzeko modu bat eta balitekeela honen guztiaren gainean, gaur egun desagertua dagoen estalki bat jarri izana (Apellaniz eta Altuna, 1966: 177).
Bibliografia:
AGIRRE, J.; ALVAREZ, D.; LAMIKIZ, X.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.: Kulturbideak Aralarren. Harrien Atzetik Urratsez Urrats: Giza Iraganaren Aztarnak Aralarko Parkean. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua, 2006.
ALTUNA, J.: "La cultura dolménica en la Sierra de Aralar". En: Aralar, 1978, pp. 7-14.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
APELLANIZ, J. M.; ALTUNA, J.: "Excavaciones en dólmenes de Guipúzcoa". Munibe 18, 1966, pp. 167-184.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E: Exploración de nueve dólmenes del Aralar guipuzcoano. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1919.
BARANDIARAN, J. M.: "Monumentos del Aralar guipuzcoano". En: Euskalerriaren Alde 6, 1916, pp. 561-565.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
LIZARRALDE, A.; MILLÁN, L.: La sierra de Aralar: Federación Vasca de Montaña-Euskal Herriko Mendizale Elkargoa, 1982.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 194-227.