Megalitoaren fitxa

BELDARRAIN

Datu zientifikoak

  • Izena: BELDARRAIN
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Aia
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Andatza
  • Koordenatuak WGS84(30T): 573228, 4788909
  • Kokapena: Beldarrainmuñoko kaxkotik HM-ra luzatzen den bizkar zabaleko zelaigune batean, Ardunbe mendian, Beldarrain baserriko hondakinetatik Andatzara igotzen den pistan, Beldarrainmuñoko kaxkoa inguratzen duen beste pistarekin bat egin aurretik 15 m-ra eta 10 m ezkerretara (I-ra). Loatzu I eta Loatzu II trikuharriak Ekialdera daude, 600 eta 890 m-ra.

Deskribapena:

13 m-ko diametroa eta 0,7 eta 0,6 m arteko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Tumuluan 1,55 x 0,6 x 0,15 m-ko ganbararen ustezko kareharrizko harlauza bat dago HHE-ra kulunkatua. Monumentuaren gainerako eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

I. Gazteluk aurkitu zuen 2001an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa