Munoaundi aztarnategira bisita gidatua antolatu dute larunbaterako

Arkeologia

Asteazkena, 2015eko abuztuaren 19a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Larunbatean, hilak 22, goizeko 11etan Azkoitiko Kukuherri auzoaren aterpetxetik abiatuko da bisita eta edonork parte hartu dezake. Aterpetxetik 20 bat minutura dago Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua, beraz oinetako aproposa eramatea gomendatzen da. Herri osoari buelta emango zaio eta Aranzadiko arkeologoek azalpenak emango dituzte. Gainera, duela gutxi panel informatiboak jarri dira bertan, bisitariek tokiko historia modu errazean ezagutu dezaten.


Bisita publiko guztientzat izango da eta elebitan egingo da.