Oielekuko dibertsitate fungikoa
Mikologia / Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Oielekuko baso ekosistema Europan aurkitzen diren baso garrantzitsuenen parte da. Eremu hauetako flora baskularraren gehiengoa pagadiak dira. Europako hego aldean aurkitzen diren pagadi basoen azken populazioak dira hauek, eta EAE-ko pagadien baso handienak eta egoki kontserbatu direnak ditugu bertan. Baso ekosistema hauek, onddo mikorriziko eta onddo lignikolen gotorleku garrantsitsuenak dira, izan ere, biodibertsitate fungiko oso altua gordetzen dutelako.
Historikoki Oielekun, ikerketa fungikoak ez ziren ezagutzen eta 2008. urtean lehenengo azterketa mikologikoa gauzatu zen pagadi baso hauetan; “Catalogo y seguimiento de la micocenosis en el hayedo de Oieleku”, 2008, (Olariaga, I). Lan honetan 392 makromizeto erregistratu ziren. Honen harira, 2024. urtean zehar, Oiartzungo udaletxearen ingurumen sailak eta Aranzadi Mikologia sailak, lana eguneratu eta segida bat eman nahi diote. Lan honekin, baso ekosistema hauetan aurkitzen diren onddo espezieen ezagutza gehiago zabaldu nahi da, 2008. urteean lortutako emaitzak kontrastatu eta aztertu nahi dira, kontserbazioaren aldetik kudeaketa lanen proposamenak azaleratu eta espezie mehatxatuen jarraipenak egin nahi dira.
Ikerketaren helburua:
- Pagadi basoaren zein beste ekosistema eta landareri garrantzitsuetan asoziaturik bizi diren onddoen dibertsitatea aztertzea.
- Aniztasun fungikoari, bai taxonomikoari bai funtzionalari dagokionez, interes handiena duten eremuak ezaugarritzea.
- Kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren espezie fungikoak aztertzea eta baloratzea. Horrela, ondoren, Europako zerrenda gorrietan (IUCN) egon daitezkeen espezieen jarraipena egiteko proposamena egin ahal izango da.