Online ikastaroa: hegaztien eraztuntze zientifikoa
Ordua
12:00
Tokia
Online
Salneurria
200€
Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztun Bulegoaren online ikastaro teorikoa. Hegaztien eraztuntze zientifikoak jartzearekin zerikusia duten alderdi guztiak lantzen dira. Ikastaroa teknika honetan hasi nahi dutenentzat, eraztungileentzat edo prestatzen ari direnentzat da.
Ikastaroak ebaluazio-sistemak eta Aranzadiren etengabeko asistentzia izango ditu. Ikastaroa behar bezala gainditu ondoren, ziurtagiri bat eta abantailak lortuko dira Eraztun Adituen Azterketaren atal teorikoan.
Ikastaroaren atalen edukia:
1. Hegaztiei eraztun zientifikoak jartzea. Atariko gaiak.
2. Erabilerak.
3. Eraztun-jarleak.
4. Harrapatzeko metodoak.
5. Hegaztiaren azterketa eskuetan.
6. Hegaztien mudaren oinarri nagusiak eta adina hautemateko duen balioa.
7. Paseriformeen muda.
8. Paseriformeak ez direnen muda.
9. Printzipio etikoak.
10. Datuen kudeaketa.
IKASTAROAREN PROTOKOLOA
Ikastaroa online egingo da Google Classromm plataformaren bidez, hiru hilabetez jarraian. Kapitulu bakoitzeko edukiak astean behin ipiniko dira.
Ikastaroa 2022ko martxoaren 7ra arte egongo da zabalik eta edozein astetan hasi ahal izango da.
* Ikastaroa gaztelaniaz emango da.