Ornitho Euskadi eta Ornitho Nafarroa

Faunari buruzko aipamenak biltzen

Ornitologia / Fauna behaketa

Abian

Euskadi eta Nafarroako faunaren aipamenak biltzeko helburua duen Interneteko plataforma da. Ornitho Euskadi lurralde horretan faunaren aipamenak jasotzen dituen atari nagusia da eta urtean 160.000 erregistro baino gehiago izaten ditu.

Euskadiko Naturaren Informazioaren Sistemara konektatuta dago Ornitho Euskadi. Bi atariek datuekin elikatzen dituzte beste ekimen batzuk, esaterako, Euro Bird Portal eta Faunapyr.

Eraztuna duen hegazti bat topatu duzu?

Eraztuna duen hegazti bat topatu baduzu (bizirik edo hilik), jar zaitez gurekin harremanetan.

Koloretako eraztuna edo marka