Palentziako La Nava Urmaela Hegaztien Ibilbide Europearrean sartuko da
Asteartea, 2016eko urtarrilaren 5a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Avila eta Palentziako Diputazioek eta Gaztela eta Leoneko Batzarrak hitzarmen bat sinatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin, proiektu hau lideratzen duen entitatea delarik.
Hegaztien ibilbide honen helburu nagusia urmaelak balorean jartzea da eta bertako gune naturalak errekuperatzeko eta kudeatzeko errekurtso ekonomikoak sortu. Urmael hauek 2000 Natur Sareako partaide dira.
Egun ibilbidea zazpi herrialde ezberdinetan banatuta dauden hamairu etapetan dago egina: Espainia, Erresuma Batua, Suezia, Holanda, Frantzia, Belgika eta Portugal.
La Nava estepa urmael bat da Palentziako Fuentes de Navan kokatuta. Urmael hau lehortu zen, baina errekuperatu zuten 90. hamarkadan. Egungo hedadura 307ko hektareakoa da, eta horietatik erdia urmaelek duten ziklo naturalarekin kudeatzen da.
Gune honetan 259 hegazti espezie kontabilizatu dira, Estatuan dauden %50a suposatzen duelarik. Neguan La Navak milaka itsas hegaztien bisita jasotzen du eta nabarmena da antzara arruntarena, bere populazioaren media 12.000 eta 15.000 bitartekoa delarik. Udaberri eta udaran bertan habia egiten dute lertxun gorriak, zikoinak, kopetazuriak, hegaberak edo antxeta mokogorrak.