Pedro Castaños Bilbon egin den paleoklimaren inguruko Kongresuan omendua

Arkeologia

Ostirala, 2018eko ekainaren 29a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Hemen aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoak ugariak dira, haietatik berreskuratu diren zantzuek eta burutu diren ikerketek emaitza esanguratsuak direlarik. Horrek guztiak Kuaternario bukaeran existitu ziren baldintza paleoekologiko eta paleoambientalen modeloak berreraikitzen lagundu dezake.

Ildo honi jarraituz, azken egunotan Paleoambiente y recursos Bióticos del Pleistoceno Superior Cantábrico izenpean kongresua antolatu da Bilboko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian. Bertan, arkeologia eta paleontologian adituak diren hainbat ikerlari bildu dira eta tartean Aranzadiko Historiaurreko sailean diharduen Pedro Castaños paleontologoa omendu dute. Castañosek urteak daramatza euskal aztarnategi aztertzen, bereziki Kiputzeko eta Artazuko aztarnategi paleontologikoak.