Phylopyr, 4.000 landareren genoma eskura - Natur Zientzien VI. Topaketa

15
azaroa 2025
Larunbata

Ordua

12:00

Tokia

Nafarroako unibertsitate publikoa, olibondoak eraikina (Iruñea)

Salneurria

Hizlaria: Pablo Tejero - Aranzadiko botanikoa (JACA herbarioaren arduraduna)

EGITARAUA

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, Natur Zientzien VI. Topaketa izango da 2025eko azaroaren 15ean eta 16an. Topaketa hauek Euskal Herrian natur zientzietan adituen eta naturzaleen elkargune izateko borondatea dute. Bere aurreko edizioek (2013 NZTOPA!, 2015 NZ2TOPA!, 2018 NZ3T, 2021 NZ4T eta NZ5T) alorreko kide asko erakarri eta eztabaidarako gune interesgarriak sortu dituzte.

.Gizartea etengabe ari da garatzen, eta ingurumen zientzietan ere nabaritzen da hori. Eragina onuragarria ala kaltegarria izango al da? Natur zientziak teknologia berrietara ongi egokitzen ari dira? Teknologia berrien aplikazioak, ikerketak, oztopoak, erronkak… ezagutu ahal izango ditugu Natur Zientzien VI. Topaketan.

Ikusi topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus