Pint of Science 2018: Zientzia tabernetara gerturatzen duen jaialdia Donostian

Arkeologia

Ostirala, 2018eko maiatzaren 11a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

CIC biomaGUNEk egiten du koordinazio lana bertako langileen laguntzari esker. Beste ikerkuntza zentroek ere parte hartzen dute programa anitza eta erakargarria bete ahal izateko: Aranzadi Zientzia Elkartea, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Basque Culinary Center eta Mugariz I+D.


Egun bakoitzeko plana oso sinplea da. Tabernara hurbildu besterik ez duzu egin behar arratsaldeko 19.00tatik aurrera goi mailako eta arlo anitzeko zientzialarien lanari buruz jakin nahi baduzu. Ekitaldietan mota askotako esperimentu edota demostrazio aurki ditzazkezu, zientzia-bakarrizketak, ikuskizunak edota hitzaldiak interesgarriago egiten dituzten bideoak.