Pint of Science 2022 tabernetan zientzia zabaltzeko jaialdiak 7. edizioa egingo du maiatzaren 9, 10 eta 11n

Aranzadi / Komunikazioa eta dibulgazioa

Astelehena, 2022eko maiatzaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak Pint of Science-n parte hartuko du aurten ere. Maiatzaren 9, 10 eta 11n Alboka tabernan Lur Planetaz hitz egingo dugu.

Maiatzaren 9an Carlos Cabido Aranzadiko herpetologoak hitz egingo du: zergatik gustatzen dira loreak? Artetik zientziara. Jakingo dugu zientziak eta arteak uste baino gehiago dutela komunean.

https://pintofscience.es/event/ciencia-y-arte-unidos-por-la-flores

Maiatzaren 10ean argi-kutsadurari buruz hitz egiteko txanda izango da. Planeta argitzen, argiak ikusten uzten ez duena izenburuarekin. Virginia García astronomoak eta Alberto de Castro Aranzadiko entomologoak argi kutsadurak guri eta ekosistemei zenbateraino eragiten digun azalduko digute.

https://pintofscience.es/event/demasiadas-luces

Eta amaitzeko, maiatzaren 11an Giza aztarna Historiaurrean gaiari buruz Jesus Tapia Aranzadiko arkeologoak hitz egingo du.

https://pintofscience.es/event/tecnologia-prehistorica